|
bizibidaia.net |
|
|
/ sarrera / bizibidaiariak / bidaiak / proiekzioak / denetarik / cambiar idioma |
|
bidaiak
1996an lehenbizikoz jarri genituen zorroak bizikletan. Bidea ez zen berria, astebururo trinketetara (nire zaletasun handia garai horretan) eramaten ninduten errepide beretatik joan baiginen Euskal Herria Kontinentala ezagutzera. Bidaia hartan etxetik oso gertu ginen, baina erabat aske sentitu ginen.
Geroago zizkloturismoaren ibilbide klasikoak etorri ziren eta beranduago toki exotikoagoak. Beste leku batzuk bisitatzeko zoria izan dugu eta bidaia bakoitzaren itzulian paisaia eta lagun berriak ezagutzeko gogoa handituz doa.
Bidaiatzea amets egitea da. |
|
1996 |
|
|
2009 Ipar gazi-Hego geza
Frantzia, Suiza, Alemania, Austria eta Holandan egindako bizibidaia. Une honetan bidaiaren ikusentzunezkoa eskeintzen ari gara (hurrengo emanaldiak).
“Euskal Herria bizikletaz” gogoan al duzu?: bizikleta 1, hilabete 1, 1000 km, ume 1ekin... ba orain ILUSIO BIKOITZA: 2 bizikleta, 2 hilabete, 2000 km, 2 umeekin...
Ikus-entzunezkoak família giroan bizibidaiatzeko esperientzia hurbiletik erakusten digu. Rhin, Danubio, Isar, Elbe, edo Iparraldeko Itsasoa bezalako gune naturalak eta Strasbourg, Basel, Munich, Linz, Viena, Hamburgo, Amsterdam edo Paris hiriak zeharkatzen ditu.
Era berean, bizikletaren mugikortasunaren Europako eredu batzuei buruz hausnartzen du eta umeekin bizibidaiatzeko hainbat trikimailu eskaintzen ditu. |
|
|
|
2003 Lanzarote Uharte lasai bat paisai erakargarriekin eta bizikletaz ezagutzeko egokiak diren neurriekin. |
|
![]() |
2003 Pirineoak Kirol erronka gogorra. Pistak eta aldapak gogorregiak ziren tandemez gurdi batekin ibiltzeko. Matxurak zirela eta, bidaia oinez jarraitzea erabaki genuen. |
![]() |
![]() |
2003 Gaztelako Kanala
Asteburu baterako plan ederra. Ez genuen inor aurkitu kanalaren ondoan doan bidean. Alar de Rey-Valladolid eta itzuli lasaia trenez. |
![]() |
![]() |
![]() |
|
![]() |
2002 Plata bidetik Egun batzuk ondo lagundurik. Pedal gutxi eta dibertsio asko tokapilotatarrekin, gure koadrilla. Hantxe ziren Maria, Oier, Edurne, Kontxi, Inaxio eta bidean zetozen Maddi eta Eider. |
![]() |
|
/ sarrera / bizibidaiariak / bidaiak / proiekzioak / denetarik / |